Nor gara

Ostarbi S.L.U.-k, sektorean 30 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta bere helburua da orain arte egindako bidea jarraitzea, proiektu bakoitzean kalitatearekiko, iraunkortasunarekiko eta berrikuntzarekiko konpromisoa sendotuz.

Energia-eraginkortasun handiko eraikinen eraikuntzan espezializatua, Passivhaus estandarraren printzipio eta eskakizunen araberako proiektuak diseinatu eta/edo gauzatzen ditu, erosotasun termikoa, energia-eskari txikia eta eraikuntza-kalitate handiena bermatuz. Printzipio nagusi horiek bai eraikin berrietan bai berritze-lanetan aplikatzen ditu.

Merkataritza-estrategia egituraturik izan ez arren, gure indargune nagusia bezeroen gogobetetasunean datza, haien iritzi eta gomendio positiboetan islatzen dena. Horiek dira gure konpromisoaren eta lanbide-kalitatearen bermerik onena.

Proiektu bakoitzean arrakasta lortzera eramaten gaituzten funtsezko faktore gisa nabarmendu ditzakegu hauek:
image front
Eraginkortasuna operatiboa

Entregatzeko epeen betetzea, exekuzioaren kostuen kontrola eta gaitutako eta ondo antolatutako giza talde bat izatea.

Exekuzioaren kalitatea

Kalitate-estandar altuak, teknologietan berrikuntza eta segurtasun eta osasunerako protokolo eraginkorrak.

Bezeroaren asebetetzea

Gardentasuna, etengabeko komunikazioa eta itxaropenen betetzea.

Iraunkortasuna eta gizarte-erantzukizunak
Proiektu baten arrakasta lortzeko oinarrizko giltzarria bezeroari arretaz
entzutean datzala uste dugu: haren beharrak eta itxaropenak sakon aztertzea, esplizituki adierazten ez dena hautematea, eta gure gaitasuna modu fidagarrian erakustea, haren ideiak errealitate bihurtzeko.

Gure Enpresa Profila

Bezeroa

Bezero bakoitzaren eskakizun zehatzei erantzuteko zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen espezializatutako enpresa gara, kalitate- eta eraginkortasun-estandar altuak bermatuz proiektu bakoitzean.

Kudeaketa

Gure kudeaketa-eredua jasangarritasun-printzipioetan oinarritzen da, ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-irizpideak integratuz gure prozesu guztietan.

Ingurumena

Ingurumena babesteko konpromiso sendoa dugu, eraikuntza jasangarriak lehenetsiz teknologia eraginkorrak, ingurumenarekiko adeitsuak diren materialak eta diseinu pasiboaren estrategiak erabiliz.

Aholkularitza

Aholkularitza tekniko integrala eskaintzen dugu, bezeroari laguntza emanez planifikazio-fasetik gauzatzera arte, eraikinen errendimendu energetikoa optimizatzeko eta ingurumen-inpaktua gutxitzeko helburuarekin.