Asteasu

SUSTAPENAREN INFORMAZIOA
SUSTAPENAREN IZENA: ASTEASU - SAGASTUME
KONTZEPTUA: ETXE EROSO, ERAGINKOR ETA KALITATEZKOAK
KOKAPENA: ASTEASU
DATA: 2022-07 / 2024-03
PARTEKATU
Proiekturen bat gustatu bazaizu eta interesa baduzu jarri gurekin harremanetan!

SUSTAPENAREN EZAUGARRIAK

Sustapen txiki hau kokapen aparta izateaz gain, historiaz betea dator.

Asteasu igeltso meategi bat egon zen denbora luzez, sarrera eta harrera teilatupeak bertan, gure promozio gunean kokatu zirelarik.

Ideia hori kontuan hartuta eta igeltso horren genero noble eta goxotasun handikoa izanik, etxe berri honen fatxada bukaera eta kolorea sortu zitzaigun.

Punta puntako fatxada aireztatua du eta isolamendu jarraitua zein zubi termikoak zainduak ditu

Energia kalifikazio bikaina: A hizkia

Naturan murgildua zaudela sentiarazten duten etxeak sortu ditugu, meategitik irtetean sentitzen zen bera

Duen kokapen egokiaz baliatuz, hegoaldera eman dizkiogu leiho handi, terraza eta balkoiak, espazio ireki, zabal eta argitsuak lortuz

Kanpoko arotzeria PVCzko leihoez eta ateleihoez osatua dago, transmitantzia baxuko 3 beiraz osatuta eta ingurua gaztainezko egurrez estalia goxotasuna lortzeko.

Energia kontsumo txikienak bermatzera joan gara, isolamenduak oso ondo zainduz eta aerotermia bidez ur beroa eta zoru-beroemailea hornituz.

Merkatuak ematen dizkigun aukeraz baliatuz, etxebizitzaren gela bakoitza hotz beroa egokitzen duen gailuez hornitu da

Instalatutako aireztapen sistema baten bidez etxeko airea berritzen da bero portzentai galera oso txikiarekin. Modu honetan etxea aireztatua egongo da eta bertan bizi dena etxeko giroa beti berak nahi duen moduan eduki ahal izango du. EROSOTARSUN HIGROMETRIKOA LORTUZ!!

Berrikuntza teknikoak jarraituz, etxebizitzako gailuak automatizatzea ahalbideratzen duten sistema eta teknika multzoak erabili ahal izango ditu etxe jabeak, horrela etxeko erosotasuna distantziaz manipulatzeko aukera izanik.

ETXEBIZITZA ERAGINKORRAK ETA EROSOAK ERAIKITZEN DITUGU, TENPERATURA EGONKORRAK ETA BARNE-GIRO OSASUNGARRIAGOA LORTUZ