





ZAHARBERRITZEAREN EZAUGARRIAK
Baserriaren berreraikuntza nekazaritza-abeltzaintzako ustiategi bati lotuta dago, eta haren jarduera nagusia behi-aziendaren hazkuntza eta esnearen ekoizpena da. Helburua da hiru etxebizitza independente egokitzea, egungo oinplanoaren neurriak eta solairu kopurua mantenduz. Hiru etxebizitzak goiko solairuetan garatuko dira, eta beheko solairua espazio komun gisa mantenduko da, etxebizitzetarako sarbidea, garajea, trasteleku batzuk, upategia eta oraingo “Txokoa” barne hartuta.
Kokapena eremu landatarrean dago, inguruan sakabanatutako hainbat baserri daudelarik, guztiak ere nekazaritza-abeltzaintzako erabilerekin lotuta. Baserri horiek larrez estalitako haranen eta muinoen segida batean kokatzen dira, kostaldeko labarretara iristeko atarikoa osatuz.