Igeldo

ERAIKUNTZARI BURUZKO INFORMAZIOA
ERAIKUNTZAREN IZENA: SARBIDE IRISGARRIA AHALBIDETZEA
KONTZEPTUA: IGOGAILUAREN INSTALAZIOA ERAIKUNTZAREN KANPOALDEAN
KOKAPENA: IGELDO
DATA: 2019-06 / 2019-10
PARTEKATU

ERAIKUNTZAREN EZAUGARRIAK

Proposatutako irtenbidea igogailua Mendebaldeko fatxadan instalatzea da, esku-hartze gutxiago ahalbidetzen baitu, egungo eskailera mantenduz. Igogailua etxebizitzetarako egungo sarbideko zabalgunean geldialdia egin dadin kokatuko da. Eraikinaren eta bere egituraren gaineko eragina minimoa izango da, soilik solairu bakoitzean igogailurako sarbidea ahalbidetzeko fatxadan irekitako baoetara mugatuko da.

Beheko solairuan igogailuaren ondoan sarbide irisgarri berri bat gehituko da atarira. Sarrera hori beheko solairuaren kotan egongo da, eta horrela, igogailura eta dagoen eskailerara sartzea ahalbidetuko du, gaur egun ez dagoen biraketa-eremu nahikoa duen espazio bat sortuz.

Sarrera irisgarri berri horretara heltzeko, sarbide berri bat egingo da Cristóbal Balenciaga kaletik, eta arrapala irisgarri baten bidez sarrera berriaren kotara iritsiko da.

Esku-hartzea aprobetxatuko da, gainera, eraikinaren lursaila eta eskolaren lursaila bereizten dituen itxituraren konponbidea hobetzeko —gaur egun ez dago halakorik—, bi lursalak mugatuko dituen hesi bat eraikiz, eta eskolako lursailean arrapala irisgarri bat gauzatuko da, bertako irisgarritasuna hobetzeko.