






















ERAIKUNTZAREN EZAUGARRIAK
Baserri isolatuaren birgaitze proiektua da, Aiako udalerrian, kokatua.
Birgaitu beharreko baserria XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera bitartean hainbat fasetan eraiki zen. Emandako informazioaren arabera, jatorrizko baserria gaur egungo behe solairua eta horren gaineko lehen solairua ziren. Goiko solairuak XX. mendearen hasieran egindako handitze bati dagozkio.
Gaur egun baserria bizituta dago, baina kontserbazio-egoera txarrean aurkitzen da. Oro har, eraikuntzaren kalitatea eta baserriaren estetika xumeak dira, eta ez da elementu arkitektoniko nabarmenik antzematen.
Baserriaren eraikuntza-tipologia honako hau da: harri-hormak eta egurrezko egiturako forjatuak eta estalkia. Eraikina bolumen nagusi batek osatzen du: behe solairua, ataridun lehen solairua, bigarren solairua eta teilatu azpiko solairua. Lursailaren desnibela dela eta, kanpotik zuzenean sar daiteke behe solairura, lehen solairura eta bigarren solairura, horrelako eraikinetan ohikoa den zubi baten bidez.
Birgaitzea jatorrizko baserriaren bolumetriara egokituko da, eta jatorrizko eraikuntzaren ezaugarri tipikoak mantenduko dira.
Baserriaren birgaitzearen baitan, eraikina hiru etxebizitzatan banatuko da.
EMAITZA EZ DA SOILIK ERAIKIN FUNTZIONAL ETA IRAUNKORRA, BAIZIK ETA LEKUAREN ETA HISTORIOAREN NORTASUNAREKIN BAT EGITEN DUENA